Pertsona
konprometituak gara.
Garapen jasangarrirako helburuak
Bikai Venture Philanthropy helburu sozialeko erakundeen proiektuak bultzatzeko eta haien eragin soziala handitzen laguntzeko inbertsio-ekimena da.
Gaur egungo munduak erronka askori egin behar die aurre, klimaren aldaketari, bazterketari, pobreziari, hezkuntzari edo desberdinkeriari dagokienez. NBEk Garapen Jasangarrirako 17 Helburu zehaztu ditu 2030 Agendaren barruan, eta Bikai Venture Philanthropyk erronka kolektibo horietan lagundu gura du, bere finantza-laguntza eta ezagutzak eskainiz, gizarte- eta ingurumen-xede argia duten proiektuak bizkortzeko.
Zer ekarpen egiten dugu
Bikai Venture Philanthropyk bi tresna eskaintzen ditu aldaketa positiboa bultzatzeko. Alde batetik, finantza-lankidetza, proiektuak bizkortzeko eta hazteko aukera emango duten funtsak eskainiz. Alde horretatik, gure bazkideen beharretara egokituko den eta Garapen Jasangarrirako ekarpen zehatz eta neurgarria lortzeko egokiena izango den neurriko finantzaketaren alde egiten dugu.
Bestalde, gure bazkideen eskura jartzen ditugu enpresen kudeaketan eta proiektuen garapenean ditugun ezagutzak, bai eta proiektuak hobetzen eta eragin positiboa lortzeko behar diren baliabideak aurkitzen laguntzen duten gure kolaboratzaile eta kontaktu sarea ere.
Lehentasun estrategikoak
Garapen Jasangarrirako 17 helburuak garrantzi berekoak dira. Bikai Venture Philantrophyk helburu horietako batzuk estrategikotzat jo ditu:
Pobreziaren amaiera.
Kalitatezko hezkuntza, pobrezia- eta bazterkeria-egoeran dauden haurrentzat batez ere.
Desberdintasunen murrizketa.
Eta, modu zabalagoan, klimaren aldaketaren aurkako borroka.
Zer bilatzen dugu
01
Gizarte-ekintzailetza bateratuz, Garapen Jasangarrirako Helburu horietan aldaketa positiboa sustatzea helburu duten gizarte-erakundeekin (GKEak, fundazioak), gizarte-ekonomiako enpresekin (laneratzeko enpresak, kooperatibak, enplegurako zentro bereziak) eta enpresa tradizionalekin batera egin gura dugu lan.
02
Bikai Venture Philanthropyren helburu nagusia eragin positiboa eta neurgarria lortzea da, Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat etorriz. Hori da mugitzen gaituen bektore nagusia. Eta, era berean, itzulera ekonomikoa lortu gura dugu, ez etekinak lortzeko helburuarekin, hori lortzeko bidean gure laguntza jasotzen duten proiektuak ekonomiaren ikuspegitik bideragarriak eta jasangarriak direla erakusteko adierazle ona delako baizik.
03
Horrela, Bikai Venture Philanthropyn, definituta dauden, negozio-plan argia duten eta garatzen hasiak diren proiektuak bilatzen ditugu. Bikai Industria Partaidetzak Bilbon gaudenez, Euskadi eta Nafarroa inguruko hurbileko proiektuekin ere aritu nahi dugu lankidetzan, harreman estua eta eraginkorra izateko.