Inbertsio Eredua

Balio erantsi
jasangarria.

Zer ekarpen egiten dugu

Epe luzerako konpromisoa, enpresa hazteko eta guztion, inbertitzaileen, jabeen eta langileen, onerako izan dadin.

Enpresaren hazkundearen bizkortzea bultzatzea, etorkizuna bermatuko duen sendotasuna oinarri hartuta, private equity soiletik harago.

Errentagarritasuna hobetzea; enpresa partaidetuen EBITDA gure gakoetako bat da antolaketa eta bilakaera monitorizatzeko orduan, errentagarritasunaren mesedetan.

Inbertsio handiagoa enpresa txiki eta ertainek hazteko funtsezkotzat jotzen dituzten arloetan.

Eragina eta gizarte-itzulera, esperientziaren eta ezagutzaren bitartez, ingurumen-jasangarritasuneko estrategien garapenean, egungo erronkei erantzuteko.

Hedapenaren ondorioz enplegua sortzea, bai pertsona kopuruari, bai profil profesionalei dagokienez.

Hazkunderako orientazioa, nazioartekotzeari laguntzea, hedatzea, sektorea sendotzea eta I+G.

Profesionalizazioa areagotzen laguntzea, zuzendaritza-taldeak eta Administrazio-Kontseiluak indartuz.

Erabakitzeko gaitasun azkarra, erabakitzeko organoetan egotearen, etengabeko elkarrizketaren eta burokrazia eskasaren bitartez.

Familia-enpresako eta belaunaldi-erreleboko ondorengotza-egoeretarako soluzioak.

Likidezia-ekitaldia (“Exit”), desinbertsioaren monitorizazioa eta prestakuntza, eta bazkidearekin akordioak lortzea desinbertsiorako unerik onena finkatzeko.

Interesak, baliabideak, esperientzia eta instituzionalizazioa lerrokatzea, proiektu komun baten euskarri gisa.

Kolaboratzaileen sarea eta neurriko finantzaketetarako sarbidea, partner espezializatuen bitartez.

Eragiketa motak

Familia-enpresetako ondorengotza eta akzioen berrantolaketa. Familiako kideen artean interesak deslerrokatu egiten diren bigarren edo hirugarren belaunaldiko ETEen kapitalean sartzea eskaintzen dugu.

Eraldaketa-proiektuak. Kapital pribatu gisa gure finantza-laguntza eskaintzen diegu plan desberdinei eta eraldatzaileei aurre egiteko kapitala behar duten eta ondo kudeatuta dauden konpainiei.

Estrategia eta profesionalizazioa. Profesionalizazioa osatzeko eta hazkunderako estrategiak gauzatzeko plan estrategikoa bultzatu gura duten konpainiei eskaintzen diegu laguntza.

Bilatzen ditugun enpresak

Garatzeko eta aldaketetara egokitzeko abantaila lehiakorrak dituzten konpainiak bilatzen ditugu.

Hazteko eta nazioartekotzeko gaitasuna duten bazkideak bilatzen ditugu.

Errentagarritasun historiko eta iraunkor frogatua duten enpresak bilatzen ditugu.

Proiektuarekiko Iraunkortasunerako bokazioa eta konpromisoa duten zuzendaritza-taldeak bilatzen ditugu.

Asmo handiko Negozio Plana eta hazkunde-itxaropenak dituzten konpainiak bilatzen ditugu.

Familia-ondorengotza eta belaunaldi-errelebo prozesuetan laguntza behar duten enpresak bilatzen ditugu.

Harremana enpresa partaidetuekin

Bazkideek eta zuzendariek Bikai Industria Partaidetzak-ekin duten harremana hileroko batzordeetan, hiru hileroko kontseiluetan eta ad hoc kontseiluetan ezartzen da, enpresa partaidetuen beharren arabera.

Elkarrekintzarako beste ordena bat ere gertatzen da, konpainiek une bakoitzean dituzten eskaeren eta beharraren arabera: garapen estrategikoa, eragiketa korporatiboak, nazioartekotze-ekintzak, zuzendaritza-taldeen indartzea, finantzaketen bilaketa, etab.