Amaitu da Klimaren Aldaketari buruzko beste Goi Bilera bat
Joan den azaroaren 20an amaitu zen Klimaren Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Konbentzioaren Alderdien 27. Konferentzia (COP27). Konferentzia horretan estatuburuak, ministroak eta negoziatzaileak, klimaren aktibistekin, alkateekin, gizarte zibileko ordezkariekin eta zuzendari exekutiboekin bildu dira, klimaren larrialdiari aurre egiteko helburuarekin.
Oraingo honetan, emaitza nagusia finantzazio-mekanismo bat sortzea izan da, klimaren ondoriozko hondamendiek sortutako galera eta kalteen aurrean ahulenak diren nazioak konpentsatzeko. Emaitza eskasa izan zen, berotze globalaren zergatiekin lotutako funtsezko beste gai batzuetan aurrera egiteko akordio berriak espero zirelako, erregai fosilak pixkanaka ezabatzeari, eta beroketa globala 1,5 gradu zentigradutara mugatzeko beharrari buruzko lengoaia zorrotzagoari dagokionez, batez ere.
Nolanahi ere, klimaren aldaketari aurre egiteko ahaleginari eutsi egin behar zaio, eta horretan konprometituta dago Bikai. Gure asmoa gure enpresa partaidetuak ekonomiaren ikuspegitik errentagarriak izatea eta, aldi berean, ingurumenari ekarpen positiboa egitea da. Horretarako, ingurumena babesten lagunduko duten eta talde-lan horretan ahaleginak batuko dituzten planak eta ekintzak zehaztuko ditugu.